Matrikulazioa

Bertan daukagu 2019 - 2020 ikasturterako matrikulazioa egiteko garaia, eta Aranzadi Ikastolak horri buruzko informazioa ahalik eta modu zuzenenean eta praktikoenean helarazi nahi dizue.

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da matrikulazio-aldia. Egun horietan, pasa zaitezte ikastolako idazkaritzatik inprimakiak betetzera.

Honako dokumentazioa ekarri beharko duzue:

  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Udal-erroldaren egiaztagiria.
  • Lege-tutore baten nortasun agiriaren fotokopia.
  • Haurraren argazkia.

Idazkaritza | 943 76 90 71

Matrikulazio kanpainako ordutegia: 8:30 - 19:00

Bisita gidatuak ikasturte osoan zehar

Urte osoan zehar egiten ditugu bisita gidatu eta elkarrizketa pertsonalizatuak. Gure proiektua eta instalazioak lehen pertsonan ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, eta atsegin handiz erantzuten ditugu zuen galdera eta zalantza guztiak.

Bisita gidatua hitzartu nahi izanez gero, deitu 943 76 90 71 telefono zenbakira.

Erreferentziazko pertsona: Garbiñe Martinez Mujika (ikastolako pedagogia zuzendaria).

Ate Irekiak

Urtarrilaren 27an, domeka, Ate Irekiak jardunaldia egin genuen lagun eta familia artean. Ikusi argazkiak hemen.