Euskara Eguna

Euskara Eguna Haztegi Ikastolan

 
 

Bideoa

 
 

 

Ahoak bizi, belarriak prest!!

“EUSKARAK 365 EGUN”

 

Datorren urtean indartsu datorren

ekimenaren berri eman nahi dizuet.

 

“EUSKARAK 365 EGUN” izena eman zaio

Euskal Herri osoan gauzatuko dugun ekimenari.

 

Herritar euskaltzaleak aktibatuta,

hizkuntza-ohiturak aldatzea da

“Euskarak 365 egun” dinamikaren helburua.

 

Euskaltzaleak, euskaltzale guztiak,

aktibatu nahi ditugu bere egunerokoan

euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten.

 

Euskaltzale guztiak esan dut, BAI,

Herriko eragileak barne.

 

Bi protagonista nagusi izango ditu ekimen honek:

AHO BIZIAK eta BELARRIAK PREST dutenak,

bizi-bizi euskaraz hitz egingo dutenak

eta horiei entzuteko prest egongo direnak.

 

Eta hori guztia adierazteko,

minutu bateko bideoa prestatu dugu,

hainbat eta hainbat herritarren laguntza

eta parte hartzea tarteko.

 

Pirritx eta Porrotxen abesti bat hartu dugu oinarri;

abestiaren hitzak zatitu ditugu,

eta hementxe duzue emaitza.                                      

Euskara Eguna 2017

Data: 
Igandea, 2017, Abendua 3 (Egun osoa)

Abenduaren 3an ospaotzen da Euskararen Nazioarteko Eguna mundu osoan Frantzizko Xabierkoaren egunean.

Euskara eguna Haztegi Ikastolan

Data: 
Ostirala, 2017, Abendua 1 - 08:00-tik 16:30-ra

Abenduaren 1ean Euskararen Eguna ospatuko da Haztegi ikastolan.

Euskara Eguna eta San Nikolas. Multimedia

Euskara Eguna argazkiak:  Album 1    Album 2

Euskara eguna Bideoak: HH Dantzak  Geletan

San Nikolas bideoak:      Antzerkia      Abestiak

Orriak

RSS - Euskara Eguna-era harpidetu