Lege oharra

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, web-orri hau erabili baino lehen, irakurri arretaz erabilera-baldintzak. Web-orri hau erabiliz gero, inplizituki baldintza horiek onartzen ari zara. Bat egiten ez baduzu edo zalantzarik baduzu, web-orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

T. ARANZADI KOOPERATIBA ELKARTEAK ondorengo helbidea du: Herrilagunak 1, 20570 Bergara. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako, hurrengo telefono zenbakian jar zaitezke harremanetan: 943 76 90 71. Honako posta elektronikora ere bidera zaitezke: bergara@ikastola.eus

www.aranzadiikastola.eus domeinua T. ARANZADI KOOPERATIBA ELKARTEARENA da.

2. ZER DA ARANZADI IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?

Orain www.aranzadiikastola.eus tokian zaude. Espazio elkarreragilea da, eta Aranzadi Ikastolak sortu du eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko.

Web-toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.

3. FITXA TEKNIKOA

Web-orri honetaz gozatzeko, erabiltzaileak web-nabigatzailea izan beharko du. Halaber, JavaScript gaituta egon behar da.

Aranzadi Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau Aranzadi Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Aranzadi Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra da helburuekin bat web-orria erabiltzea. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza horietan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Aranzadi Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Aranzadi Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, web-orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar. Hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure zerbitzuak saltzen. Ildo horri jarraiki, web-orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintzei eutsiko zaie website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean. Aranzadi Ikastolak eskubidea izango du edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko. Aldaketa horiek web-orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

Aranzadi Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko, eta berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza eskaintzen dituen informazioetan eta zerbitzuetan. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Aranzadi Ikastolak ez ditu bermatzen web-orriko edukiak, ezta web-orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Hala ere, etengabe lanean dihardugu horrelakorik gerta ez dadin.

Aranzadi Ikastolak ez du erantzukizunik web-orri honen edukien erabilerari dagokionez.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz eta Internetek dituen berezitasunengatik, Aranzadi Ikastola ez da izango web-orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna. Are gehiago, Aranzadi Ikastolak edo berak baimendutako edozein ordezkarik ez du erantzukizunik izango kaleteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean EHI EKEren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

Aranzadi Ikastolak ez du kontrolik web-orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web-orriko erabiltzaileek eta Aranzadi Ikastolak Bergarako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.aranzadiikastola.eus web-orriaren helburu nagusia Aranzadi Ikastolaren zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, Aranzadi Ikastolak legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua.
  • Datuak biltzearen helburua.
  • Informazioaren hartzailea.
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
  • Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.

Aranzadi Ikastolak nahi du web-orriko erabiltzaileak informazio egokia izatea. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari jakinaraziko zaio datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna T. ARANZADI KOOPERATIBA ELKARTEA izango da. Helbidea honako tokian du: Herrilagunak 1, 20570 Bergara.

Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira website eta web-orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko. Aranzadi Ikastolak ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.

Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legerian, Aranzadi Ikastolak segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta Aranzadi Ikastolak besterik ez dakite.

Halaber, Aranzadi Ikastolak isilpea gorde behar du fitxategi automatizatuek duten datuei buruz. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere, edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio Aranzadi Ikastolari eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan, erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.

Aranzadi Ikastola da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookiak erabiltzeari dagokionez, Aranzadi Ikastolak honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web-tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web-tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, Aranzadi Ikastolak eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da gure kezka nagusia. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo Aranzadi Ikastolak erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari gomendatzen diogu bere pasahitza inori ez ematea.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, saioa eta nabigatzailea ixtea www.aranzadiikastola.eus web-orritik irten baino lehen. Horrekin ziurtatzen da datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea, batez ere ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web-orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web-orri hau erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© Aranzadi Ikastola | Eskubide guztiak gordeak.